www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000773

Pertsona juridikoek eta nortasun juridikoa duten gainerako entitateek, zerga egoitza Bizkaitik kanpo dutenean, noiz aurkeztu behar dute 036 eredua BLHn?



ALTA jasoko dute Zentsuan zerga betebeharrak Bizkaian edukitzen hasten direnean.

Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, Bizkaian egingo dituzten jarduera eta izango dituzten lokal berriei alta eman, zerga-betebehar berriak jakinarazi, etab., zentsu aitorpeneko ALDARAZPENAK atalaren bidez.

Zentsuan altan dauden bitartean kasuan-kasuan dagozkien aldizkako zerga betebeharrak izaten jarraituko dituzte.

BAJA emango zaie Zentsuan Bizkaian zerga betebeharrik ez dutenean.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali