www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000772

Pertsona juridikoek eta nortasun juridikoa duten gainerako entitateek, zerga egoitza Bizkaian dutenean, noiz aurkeztu behar dute 036 eredua BLHn?



ALTA jasoko dute Zentsuan IFZ eskatzen duten unean. IFZren eskabidea egiten denean, aldi berean eta hala badagokio, jarduera ekonomikoaren hasieraren jakinarazpena egingo dute.

Halaber, ALTA emango zaie Zentsuan zerga egoitza Bizkaira lekualdatzen duten entitateei.

Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, jarduera eta lokal berriei alta eman, zerga-betebehar berriak jakinarazi, etab., zentsu aitorpeneko ALDARAZPENAK atalaren bidez.

Zentsuan altan dauden bitartean kasuan-kasuan dagozkien aldizkako zerga betebeharrak izaten jarraituko dituzte.

BAJA emango zaie Zentsuan iraungipena gertatzen den unean edo zerga egoitza beste lurralde batera lekualdatzen dutenean eta Bizkaian zerga betebeharrik ez dutenean.

IFZ eskuratzeak (nahiz eta behin-behinean izan) zerga-betebeharrak sortarazten ditu (Sozietateen gaineko Z. edo profesionalen atxikipenak (notarioak, etab.), jarduera ekonomikoa burutzetik datozenak kontuan hartu gabe.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali