Zerga egoitza Bizkaitik kanpo duten ondasun erkidegoek eta errentak esleitzeko araubidean dauden beste entitate batzuek, noiz aurkeztu behar dute 036 eredua Bizkaian?
ALTA emango zaie Zentsuan Bizkaian zerga-betebeharren bat edukitzen hasten direnean eta/edo bertan jarduera ekonomikoa burutuko dutenean.
Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, Bizkaian egingo dituzten jarduera eta izango dituzten lokal berriei alta eman, zerga-betebehar berriak jakinarazi, etab., zentsu aitorpeneko ALDARAZPENAK atalaren bidez. Zentsuan altan dauden bitartean kasuan-kasuan dagozkien aldizkako zerga-betebeharrak izaten jarraituko dituzte.
BAJA emango zaie Zentsuan Bizkaian zerga-betebeharrik ez dutenean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.