www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000770

Zerga egoitza Bizkaitik kanpo duten pertsona fisikoek, noiz aurkeztu behar dute 036 eredua Bizkaian?



Alta

Alta jasoko dute Zentsuan zerga betebeharrak Bizkaian edukitzen hasten direnean eta/edo BLHn jarduera ekonomikoren bat egitera doazenean.

Aldarazpenak

Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, Bizkaian burutuko diren jarduera eta izango dituzten lokal berriei alta eman, zerga betebehar berriak jakinarazi, etab., zentsu aitorpeneko aldarazpenak atalaren bidez.

Zentsuan altan dauden bitartean kasuan-kasuan dagozkien aldizkako zerga betebeharrak izaten jarraituko dituzte.

Baja

Baja emango zaie Zentsuan Bizkaian zerga betebeharrik ez dutenean.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali