www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000769

Zerga egoitza Bizkaian duten ondasun erkidegoek eta errentak esleitzeko araubidean dauden beste entitate batzuek, noiz bete behar dute 036 eredua?



  • ALTA emango zaie Zentsuan lehen jarduera ekonomikoa hasten dutenean, baita jarduera horri ekin aurretik (ekingo zaiola jakinarazteko) ere. Ez zaie alta emango Zentsuan egiten duten gauza bakarra IFZ eskatzea bada.

    Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, jarduera eta lokal berriei alta eman, zerga-betebehar berriak jakinarazi, etab., zentsu aitorpeneko ALDARAZPENAK atalaren bidez.

    Zentsuan altan dauden bitartean kasuan-kasuan dagozkien zerga-betebeharrak izaten jarraituko dituzte.

  • BAJA emango zaie Zentsuan azken jarduera ekonomikoa burutzen amaitzen dutenean.Errentak esleitzeko araubidean dagoen entitatea desegin ez bada, 036 eredua beteko du 31 eta 34 laukitxoak markatuz. Desegiten denean beste 036 eredu bat beteko du laukitxo horiek eurak markatuz.
ORDEZKARITZA

Errenta-eratxikipenaren araubidean dagoen entitatearen eraketa-kontratuan esandakoa kontuan hartuko da (ordezkaritza solidario, bakar edo mankomunatu).

Hautatutako ordezkaritza mota zein den alde batera utzita, bazkide edo erkide guztiak sinatu beharko dute 2. eranskina, bai jarduera hasten denean, bai Errentan edo/eta BEZan hautapenak/ukoak aldatzen direnean.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zentsu aitorpena: 036 eredua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali