www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000768
JEZan salbuetsita dauden eta zerga egoitza Bizkaian duten pertsona fisikoek, zein betebehar dituzte BLHko enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen Zentzuari dagokionez (036 eredua)?
Lurralde Historikoan ondoren azalduko diren jarduera edo eragiketetako bat egiten edo egingo duten pertsonak edo erakundeak sartuko dira:
- Enpresa edo lanbide jarduerak
- Atxikipena edo konturako sarrera aplikatu beharreko errentak ordaintzea.
- Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kargapeko Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak, ez enpresabu ez profesional gisa ez dihardutenek eginak.
Aurrekoez gainera hauek ere sartuko dira zentsu honetan:
- Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 12/2013 Foru Arauko 6. artikuluan xedatutakoaren arabera egoiliar ez diren pertsonak eta erakundeak, baldin eta zergaegoitza Bizkaian daukan establezimendu iraunkorraren bidez badihardute edo Bizkaian aurkeztu behar badute araudi honetako 2. artikuluan aipatutako aitorpenetako bat, eta foru arau horretako 5. artikuluko c) paragrafoan adierazitako erakundeak.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatzen den lurraldean egoiliartuta ez dauden pertsonak eta erakundeak, baldin eta, zerga horren subjektu pasibo izanik, aitorpena Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Ogasunari aurkeztu behar badiote.
- Ohiko egoitza edo zerga-egoitza Bizkaian izanik Bizkaitik kanpo enpresa- edo lanbide-jarduerak egiten dituzten pertsonak eta erakundeak, baldin eta zerga-betebeharrak badituzte Bizkaian jardun hori dela eta.
- Nahiz eta artikulu honetan ezarritako betekizunetako bat bera ere bete ez, ohiko egoitza edo zerga-egoitza Bizkaian duten pertsonak edo erakundeak, baldin eta zergaegoitza Bizkaian duen eta errentak esleitzeko araubidean dagoen erakunde bateko bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide badira eta enpresa- edo lanbide-jardueraren bat egiten badute.
5. art. Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudia onesten duena (358 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli