www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000763

Nola eman behar zaio alta Estatuko edozein tokitan burutzen den jarduera nagusi bati zeharka lotuta dagoen lokal bati?



  • Jarduera salbuetsita badago, 036 ereduaren bidez (3. eranskina).
  • Salbuetsita ez badago, 840 ereduaren bidez.

Adibidea:

Igeltsero bat bere lana egiteko lekuz aldatzen da hala lurralde erkidean nola lurralde historikoetan eta Nafarroan zehar; alta egoeran dago baina lokal loturik gabe. Laneko materialak gordetzen dituen lonja bat aitortu nahi du.

Aldaketako 036 eredua aurkeztuko luke, 1. orrialdeko 18 laukitxoa eta 3. orrialdeko 63 laukitxoa markatuz. 3. Eranskinean 2 c) atala "zeharka lotuta dagien lokala" beteko luke, biltegi moduan idatziz.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali