www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000754

JEZn salbuetsita ez dauden subjektu pasiboek, zeintzuk dira altak, bajak edo aldarazpenetan bete behar dituzten ereduak?



840 eta 036 ereduak aurkeztu behar dituzte.

  • Zergako matrikulako altak, bajak edo aldaketak jakinarazi beharko dituzte 840 ereduaren bidez.
    • Alta aitorpena: Edozein jarduera ekonomiko hasten dutenean aurkeztuko da, nahiz eta hori hasieragatik salbuetsita egon; halaber, edozein salbuespen aplikatzen dutenek ere aurkeztu beharko dute horien aplikaziorako baldintzak betetzen ez dituztenean. Kasu horretan aitorpena zergaren obligazioa dagoen urteko aurre aurreko abenduan aurkeztuko da.
    • Baja aitorpena: Edozein jarduera ekonomiko uzten dutenean aurkeztuko da; gauza bera gertatuko da matrikulan sartuta daudenen eta salbuespenen bat aplikatzeko baldintzak eskuratzen dituztenen kasuan. Horrelakoetan aitorpena zergaren obligazioa salbuesten den urteko aurre aurreko abenduan aurkeztuko da.
  • Hori ez ezik, 036 eredua aurkeztu beharko dute:
    • ALTA jasoko dute Zentsuan jarduera hasi aurreko lehen jarduera ekonomikoa hasten dutenean eta/edo hori era eragingarrian hasten dutenean.
    • Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, zergen arloko obligazio berriak jakinarazi, etab., zentsuko aitorpeneko ALDARAZPENAK atalaren bidez.
    • Zentsuan altan dauden bitartean kasuan kasu egokiak izango diren zerga betebeharrak mantenduko dituzte.
    • BAJA emango zaie Zentsuan azken jarduera ekonomikoa uzten dutenean.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali