Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000749
Profesionalek beren jarduera egikaritu dezakete, horrekin loturik dagoen lokalik eduki gabe. Zerga Administrazioko Estatu Agentzian baino ez du alta eman behar, baldin eta jarduera horrekin loturik dagoen lokalen bat aitortzen badu Salamancan.
063 eredua aurkeztu behar luke, eta 3. orrialdean 63. laukitxoa markatu, errenta eta BEZ alde batera utzita, zeren eta hori aurretiaz egin baitzuen; horrezaz gainera, 3. eranskina ere bete behar luke, jarduera egikaritu duen Salamancako lokala islatuz.
Era berean, lokal horri alta emateko eredu egokia aurkeztu beharko du Zerga Administrazioko Estatu Agentzian.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.