Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000527
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Erretiro eta minusbaliotasun prestazioak, GAMekin hitzarturiko aseguru kontratuen ondoriozkoak, horien ekarpenen (1999.01.01 baino lehenagokoak) zati bat zerga oinarrian murriztu denean, lan errendimendutzat hartuko dira, ekarpenetatik jasotako zenbatekoak zerga oinarrian murriztu ezin izan diren ekarpenak gainditzen dituen neurrian, kasu bakoitzean indarrean dagoen Arautegian ezarritakoaren arabera. 1999.01.01 baino lehen GAMi egindako ekarpen horien zenbatekoa egiaztatu ezin bada, horiek zerga oinarrian murrizketarik jaso ez badute, erretiroaren edo minusbaliotasunaren ondorioz jasotako prestazioen 100eko 75 sartuko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.