Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000526
Zergadunak borondatezko bajagatik eta iraupen luzeko langabeziagatik erreskatatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, eta bere eskubide ekonomikoak kapital gisa kobratzen baditu enplegua sustatzeko helburu zehatzik gabe, erreskatea borondatezko bajagatik dela ulertuko da; izan ere, bigarren kasu horretan, erakundeak aipatutako zenbatekoa errenta gisa ordaindu beharko lioke, eta ez kapital gisa.
Beraz, kapital gisa erreskatatu ahal izango luke urtebete borondatezko bajagatik eta beste urtebete iraupen luzeko langabeziagatik, betiere erreskatea enplegua sustatzeko helburu jakin batera bideratzen badu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.