www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000525

Jubilazioaren ondoriozko BGAE kobratzea, baliaezintasunaren ondoriozko pentsio-planetik kobratu ostean. %60ko integrazio-portzentajea aplikatu dezake?



Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Aztertu behar da zer esaten den bazkidea atxikita dagoen BGAEren estatutuetan edo aurreikuspen-planaren erregelamenduan: ikusi behar da ea aukera dagoen erretiroagatik jasotzekoak diren prestazioak ezintasunaren ondoriozko prestazioak kobratu ostean kobratzeko, hots, ikusi behar da ea baliaezintasunaren kontingentzia gertatu zaien bazkideek aukeratu dezaketen ala ez aktibo jarraitzea BGAEn eta erretiro-prestazioa erretiroa hartzen dutenean kobratzea. Horrela bada, hots, aukera hori badago, kontsulta-egileak jasotako kopuruak erretiroaren kontingentzia gertatzearen ondoriozkoak direla ulertuko da, eta, beraz, bai aplikatu ahalko % 60ko integrazio-portzentajea.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali