www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000519
Ekarpenetik 10 urte igarotakoan, erabil daitezke norberaren borondatez BGAEetan eta pentsio planetan sendotutako eskubideak?
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Estatutuetan borondatezko baxarako eskubidea ezarrita badago, ondoko erregelak aplikatuko dira :
- Hauxe da borondatezko baxa: BGAEko banakako modalitateko edo elkarte-modalitateko bazkideek aurretiaz eskuratu ahal izango dute banakako modalitateko edo elkarte-modalitateko aurreikuspen-planetarako egindako ekarpenei dagozkien eskubide ekonomikoen zenbateko osoa edo zati bat, hamar urtetik gorako antzinatasuna baldin badute
- Erreskate partzialek, gabealdia aurrekoa bera dela, erreserben zenbatekoa murriztuko dute: erreskatatutako guztirako kopurua gehi gastuak edota Estatutuetan finkatutako penalizazio-ehunekoak.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli