saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000516

Zer prozedura jarraitu behar dut digitalizazio ziurtatuko software baten homologazioa eskatzeko?



Prozedura araututa dago Fakturazio telematikoari eta fakturak elektronikoki gordetzeari buruzko xedapen batzuk garatzen dituen uztailaren 2ko 1868/2009 Foru Aginduaren 8. artikuluko 3. puntuan, hain zuzen ere Fakturazio betebeharrak arautzen dituen apirilaren 6ko 57/2004 Foru Dekretuan bildutakoak.

Hasteko, Bizkaiko Foru Ogasuneko Erregistro Orokorraren bidetik edo Bizkaiko Foru Aldundiarenetik edo legedian aurreikusitako moduetatik edozein erabilita, eskabide bat aurkeztu beharko zaio Ogasuneko Zuzendaritza Orokorrari, Zeharkako Zergen Zerbitzuaren bitartez. Eskabideak hurrengoak bilduko ditu:

  • Betekizunak betetzen direla dioen ardurapeko aitorpena, betetzen direla egiaztatzen duten agiriekin batera.
  • Homologatu nahi den digitalizazio ziurtatuaren prozedurak oinarri dituen arau teknikoak nahiz segurtasuneko, kontroleko eta ustiapeneko protokoloak edo arauak eta prozedurak, zergadunak emandako papereko agiri originalen irudi digitalizatuak jasotzen dituzten agirien datu baseak sortu eta kontsultatzeari buruzko ustiapenekoak, eta erabilitako sinadura elektronikoko mekanismoak.
  • Informatikako auditoretza entitate independente batek emandako txostena, garatutako jardueraren azterketan eta ebaluazioan gaitasun tekniko egiaztatua duena. Bertan, adierazi egin beharko da 1868/2009 Foru Aginduan edo homologatzea eskatutako digitalizazio ziurtatuko sistema onartzeko finkatu diren bestelako xedapen baliokideetan finkatu diren baldintzak entitate eskatzaileak betetzearen inguruan eta erabilitako prozedurei buruz duen iritzia.
  • Gainera, komenigarria litzateke aurreko homologazio eskabideei buruz beste zerga administrazio batek edo batzuek emandako ebazpenaren kopia eranstea.

Hura aztertu eta gero, administrazioak homologazioa eman edo ukatuko du, edo, hala badagokio, datu gehiago eskatu ahalko ditu, hori beharrezkoa dela.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali