www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000515

Nork sinatu behar ditu elektronikoki eskuratzen diren kopiak?



Digitalizazio ziurtatuaren prozesuaren urrats modura, ziurtagiria duen sinadura elektronikoa erabili behar da.

Sinadura elektroniko hori aitortuta egon behar da, hau da, Sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 3.3 artikuluan definitzen den moduan, aitortutako ziurtagiri batean oinarritzen den eta sinadurako sistema ziur baten bitartez sortutako edozein sinadura elektroniko aurreratu izan behar da.

Ziurtagiri hori digitalizazioa egiten ari denarena izan behar da, hau da, zergadunarena hark digitalizazioa egiten duen kasuan edo hura agindu zaion hirugarrenarena.

Ez da izan behar softwarea garatu duenaren ziurtagiria, betiere, hura digitalizazioa egiten duenak garatu ez badu.

Adibidez, ìAî enpresak digitalizazio ziurtatuko softwarea erostea eta berak jasotako fakturen digitalizazioa egitea, bere kabuz (materialak eta giza baliabideak). Erabili behar duen ziurtagiria enpresa horri dagokiona da (edo bertako langileei dagokiena).

Beste kasu bat. B enpresak jasotako fakturak digitalizatzea erabaki du, baina lan hori D enpresaren esku utzi du, agiriak digitalizatzeko lanean aditu izateagatik. Azken horrek homologatutako digitalizazio ziurtatuko softwarea erabili behar du, eta bere ziurtagiri propioa erabili kopiak sinatzeko.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali