Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000512
Jasotako fakturak eta dokumentuak nahiz bestelako agiri edo ziurtagiriak ordezkatzeko aukera ematen duen prozedura da, araudiak ezartzen dituen betekizunekin eta, betiere, Zerga Administrazioak homologatu duen digitalizazio ziurtatuko softwarea erabiltzen bada. Horren ondorioz, jatorriko agiriek edukiko luketen lege balio berdina ematen zaie hauei.
Horrela, euskarri elektronikoa edo digitala emateaz gain, haiek gordetzea erraztuz, araudiak aukera ematen du baita jatorrikoak suntsitzeko ere, haiek duten balio berdinarekin eskaneatu diren kopiak bakarrik gordez.
Funtsean, euskarri fisikoan dauden agiriak eskaneatzean datza, irudi horiek eta agiri horietatik eskuratutako datuak antolatuz datu base batean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.