www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000510

Zein kasutan egin daiteke erreskatea luzaroko langabezia gertatzeagatik?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2025/12/31

Luzaroko langabezia: enplegua galtzea edo, langile autonomoen kasuan, jarduera etetea, honako irizpide hauen arabera erregelamenduz garatuko diren baldintzak betetzen badira:

  1. Legez langabezia egoeran egotea, ordaindutakoaren araberako prestazioa kobratzen duela urtebetez, non eta ez zaion hori baino lehen prestazio hori amaitu.
  2. Ez bada ordaindutakoaren araberako langabezia-prestaziorik jasotzen, prestazioa berehalakoan jaso daiteke, enplegu-eskatzaile gisa legezko langabezian egotea egiaztatuz gero.
  3. Prestazioa hileroko errenta gisa ordainduko da, eta ordaindutakoaren araberako prestazioaren baliokidea izango da, non eta bazkideak ez duen eskatzen prestazioa ordainketa bakarraren bidez ordaintzea, enplegua bultzatzeko helburu zehatzarekin.

5/2012 LEGEA, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeenaren 24.1e) artikulua. (EHAA 2012/03/6)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali