Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000509
304/2004 Errege Dekretuko 50. artikuluan banakako pentsio planetako eskubideen mugimenduak araupetu dira: "Banakako sistemetako pentsio planetan sendotutako eskubideak beste pentsio plan batzuetara, bermatutako aurreikuspen planetara (bat zein batzuk) edo enpresen gizarte aurreikuspeneko plan batera pasa daitezke, partaideak bere kabuz erabakita edo plana amaitutakoan. Partaideak erabakiz gero, eskubide guztiak zein batzuk bakarrik pasa daitezke."
Hau da, pentsio planen finantza araubidean ez dago ezarrita pentsio planetako eskubideak borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetara pasatzeko aukera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.