www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000508

Sar daiteke zerga oinarrian enplegu BGAEtik sendotutako eskubideak banakako planetara pasatu beste BGAE batek kudeatuta?



Zergadunek ez dituzte sartu behar beren zerga oinarrian BGAE batean beren borondatez edo derrigorrez baxa hartzearen ondorioz edo hura desegitearen eta likidazioaren ondorioz jaso dituzten kopuruak, baldin eta guztira jaso dutena (aplikatutako atxikipenak kendu gabe) beste BGAE batean sartzen badute bi hilabete pasatu baino lehen.

BGAE bateko bazkideen eskubide ekonomikoak zuzenean mugiaraztea edo beste batera lekualdatzea dakarten eragiketek, inolako zenbatekorik jaso gabe, eta eragiketa horiek arautzen dituen finantza-araudia betez, ez dute une horretan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari lotutako etekinik lortuko. Aitzitik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotuta egongo dira, desegitearen eta likidatzearen ondorioz, zergadunak galdetzen duen BGAEtik lor ditzakeen zenbatekoak, salbu eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko beste erakunde bati ematen badizkio osorik, gehienez ere bi hilabeteko epean.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali