www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000505

Badago ekitaldian sortzen diren eta %35, %50 eta %70reko kuotaren muga duten kenkarien aplikazio hurrenkeraren bat?



Aitorpenaren ekitaldian bertan sortutako kuota likidoaren % 35eko muga duen blokeko kenkariak aplikatzeko unean, aplikazioak kenkari bakoitzeko zenbat aplikatzen den adierazten duen datua eskatzen du. Hala ere, araudiak ez du horien aplikazio-ordenarik zehazten, eta, beraz, zergadunak nahi duena izango da.

Gauza bera gertatzen da aitorpenaren ekitaldian bertan sortzen diren eta %70reko kuotaren muga duten kenkarietan. Zergadunak erabakitzen du horietako zein aplikatu aurretik.

Hala ere, zergari buruzko foru-arauaren 67. artikuluaren lehenengo paragrafoak ezartzen duenez, muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzen badira, % 70eko muga aplikatuko zaio gainerako kuota likidoari, % 35eko kenkarien baterako muga aplikatu ondoren eta % 50eko muga ehuneko 35eko eta % 70eko kenkarien mugak aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari aplikatuko zaio.

Beraz, lehenik % 35eko muga duten kenkariak egiten dira, ondoren % 70eko muga dutenak eta, azkenik, % 50eko muga dutenak.

Eta, aurreko ekitaldietako kenkariekin bat egiten dutenean, aplikazio-ordena artikulu horretako zazpigarren paragrafoan ezartzen da: lehenik, aurreko ekitaldietan sortutako % 35eko muga duten kenkariak, ondoren ekitaldian bertan sortutako % 35ekoak, hirugarrenik, aurreko ekitaldietan sortutako % 70eko mugakoak eta,laugarrenik, ekitaldian bertan sortutako % 70eko mugaren kenkariak; bosgarrenik, aurreko ekitaldietan sortutako kenkariak, % 50eko muga aplikatu behar zaienak; eta, azkenik, % 50eko muga aplikatu behar zaien ekitaldiko kenkariak.

 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali