saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000505

Badago ekitaldian sortzen diren eta %35 eta %70reko kuotaren muga duten kenkarien aplikazio hurrenkeraren bat?



Aitorpenaren ekitaldian bertan sortzen diren eta %35eko kuotaren muga duten kenkarietan, badago Ekitaldian aplikatuaî izeneko zutabea, aplikatu den eta kenkari bakoitzari dagokion zenbatekoa adierazteko. Hala ere, araudiak ez du zehaztu inolako aplikazio hurrenkerarik horietarako eta, beraz, zergadunak nahi duen hurrenkeran adieraz ditzake.

Gauza bera gertatzen da aitorpenaren ekitaldian bertan sortzen diren eta %70reko kuotaren muga duten kenkarietan. Zergadunak erabakitzen du horietako zein aplikatu aurretik.

Hala ere, zergari buruzko foru-arauaren 67. artikuluaren lehenengo paragrafoak ezartzen duenez, muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzen badira, % 70eko muga aplikatuko zaio gainerako kuota likidoari, % 35eko kenkarien baterako muga aplikatu ondoren. Beraz, lehenik eta behin % 35eko muga duten kenkariak egiten dira, eta gero % 70eko muga dutenak.

Eta, aurreko ekitaldietako kenkariekin bat egiten dutenean, aplikazio-ordena artikulu horretako zazpigarren paragrafoan ezartzen da: lehenik, aurreko ekitaldietan sortutako % 35eko muga duten kenkariak, ondoren ekitaldian bertan sortutako % 35ekoak, hirugarrenik, aurreko ekitaldietan sortutako % 70eko mugakoak eta, laugarrenik, ekitaldian bertan sortutako % 70eko mugakoak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali