Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000503
Aplikazioak kontrola egiten du «Galdu-irabazien kontuaren emaitzari egindako zuzenketen» eta «Emaitzari egindako zuzenketa fiskalen xehetasuna (sozietateen gaineko zergaren eta zerga osagarriaren zuzenketak izan ezik )» atalean kontsignatutako zenbatekoen artean. Bertan zehazten da zuzenketak iraunkorrak edo aldi baterakoak diren eta aurreko ekitaldietakoak diren edo ekitaldikoak diren, eta, beraz, bat ez badatoz, errore-mezu bat bistaratzen da.
.
Doikuntzen pantailako zenbatekoak eta xehekapen pantailakoak bat etorri behar dira, bai guztirakoetan, bai xehekapeneko kontzeptuetako bakoitzean.
Xehetasun-atala errazago betetzeko, aplikazioak aurreko pantailan aplikatu diren zuzenketen laburpen-taula bat eskaintzen du, 3 ataletan taldekatuta: amortizazioen, balio-narriaduren eta beste zuzenketa batzuen arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.