www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000497

Non adierazten dira aldi baterako enpresa elkarteek jasaten dituzten atxikipenak?



Aldi baterako enpresa elkarte (ABEE), Ekonomia Intereseko Talde (EIT) edo Ekonomia Intereseko Europako Talde (EIET) baten autolikidazioa egiten ari denean, ABEEak, EITak edo EIETak jasandako atxikipenak edo konturako diru sarrerak ez dira adieraziko aplikazioaren "Likidazioa – Sartu edo itzuli beharreko emaitza" atala; aitzitik, "Likidazioa-Errenten egozpenari buruzko informazioa" – Erakundeak jasandako atxikipenei eta konturako sarrerei buruzko informazioa "atalean jaso behar dira. Informazio hori gaituta egongo da mota horretako erakundea dela markatzean," Aitortzailearen karaktereak "atalean.

Atal horretan atxikipen eta konturako diru sarrera osoak zehaztuko dira eta aplikazioakzenbateko hori banakatuko du automatikoki ABEEko, EITko edo EIETko bazkide egoiliarrei atxiki dakizkiekeen atxikipenetan eta bazkide ez-egoiliarren ehunekoari dagozkion atxikipenetan; azken horiek ìLikidazioa – Emaitzaî atalera tokialdatuko dira.

 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali