saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000497

Non adierazten dira aldi baterako enpresa elkarteek jasaten dituzten atxikipenak?



Aldi baterako enpresa elkarte (ABEE), Ekonomia Intereseko Talde (EIT) edo Ekonomia Intereseko Europako Talde (EIET) baten autolikidazioa egiten ari denean, ABEEak, EITak edo EIETak jasandako atxikipenak edo konturako diru sarrerak ez dira adieraziko laguntza programaren Likidazioa – Emaitza atalaren bidez; izan ere, Errenten egozketa – Egozketaren ehunekoa eta bestelako informazioak atalean adierazi beharko dira.

Atal horretan atxikipen eta konturako diru sarrera osoak zehaztuko dira eta programak zenbateko hori banakatuko du automatikoki ABEEko, EITko edo EIETko bazkide egoiliarrei atxiki dakizkiekeen atxikipenetan eta bazkide ez-egoiliarren ehunekoari dagozkion atxikipenetan; azken horiek ìLikidazioa – Emaitzaî atalera tokialdatuko dira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali