Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000495
11/2013 Foru Arauaren 66.2 artikuluak honakoa ezartzen du: enplegua sortzearen ziozko kenkaria aplikatzeko, kontratazioa egiten den zergaldiaren amaieran eta hurrengo bi urteetan amaituriko zergaldietan lan kontratu mugagabea duten langileen kopurua izan beharko da kenkaria sortzen den zergaldiaren hasieran dagoen kopurua baino handiagoa, hori izateko eskubidea ematen duten kontratuak beste langile berri egongo direla, gutxienez.
“Aitorpenaren identifikazio datuak” izeneko laguntza programaren atalean bi lauki daude, oraingo ekitaldiaren amaieran eta aurreko ekitaldiaren amaieran langile mugagabeen zerrendari men egiten diotenak; gauzak horrela, programak kontrolatzen du lauki horiek bat etorriko direla enplegua sortzeko laukian sartutako langile laneragaitzen eta gainerakoen kopuruaren batuketarekin. Eta gainera, kontrolatzen du enplegua sortzeagatiko kenkarirako eskubidea ematen duten kontratuen kopurua ez dela izango egondako langile gehikuntza baino handiago.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.