www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000495

Zein kontrol ezarri da aplikazioan, enplegua sortzearen ziozko kenkariari eta entitateko langile finkoen kopuruari dagokienez?



11/2013 Foru Arauaren 66.2 artikuluak honakoa ezartzen du: enplegua sortzearen ziozko kenkaria aplikatzeko, kontratazioa egiten den zergaldiaren amaieran eta hurrengo bi urteetan amaituriko zergaldietan lan kontratu mugagabea duten langileen kopurua izan beharko da kenkaria sortzen den zergaldiaren hasieran dagoen kopurua baino handiagoa, hori izateko eskubidea ematen duten kontratuak beste langile berri egongo direla, gutxienez.

"Autolikidazioaren karaktereak" izeneko aplikazioaren atalean, bi laukitxo daude, oraingo ekitaldiaren amaieran eta aurreko ekitaldiaren amaieran dauden plantilla mugagabeari erreferentzia egiten diotenak. Horrela, programak kontrolatzen du laukitxo horiek bat datozela laneratzeko zailak diren langileen kopuruaren eta enplegua sortzeagatiko kenkariaren koadroan sartutako gainerakoen baturarekin. Gainera, enplegua sortzeagatiko kenkaria jasotzeko eskubidea ematen duten kontratuen kopurua ez da izan den langile-gehikuntza baino handiagoa, eta kontrako kasuan errore bat agertzen da.

 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali