www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000493

Gerorapen baterako bermea derrigorrezkoa denean, posiblea da bermearen beharra ez izatea?



Gerorapena eman ahal izateko zerga-bilketako organo eskudunak bermeak osorik edo zatiz jartzea lekatuko da baldin eta zergadunak eta horrekin lotuta dauden pertsona edo erakunde guztiek, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 42. artikuluan xedatu denarekin bat etorrita, bermeak jartzeko ondasunik ez dutela egiaztatzen badute, betiere ordaintzeko guztizko diru-kopuruak 500.000 eurotik gorakoak ez badira.

Kasu horretan, gehienez 5 urtean itxi ahal izango dira geroraturiko zorrak, eta ezin izango da baliatu gabealdirik zorrak ixtean.

Aurreko paragrafoan aipaturiko pertsonek edo erakundeek nahitaez jarri beharko dute bermea baldin eta gerorapena eman ondoren ondasunak edo eskubideak badituzte.

Zerga-bilaketari buruzko erreglamendua 38.6 art. (401 KB)

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali