saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000490

Non aurkez daiteke zerga-zor baten gerorapena?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2020/01/01

2020/01/01etik aurrera Jarduera ekonomikodunak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egin beharko da (BizkaiBai zerbitzuari eginda ulertu beharko dira, Ogasun eta Finantza Sailaren zerbitzu telematikoak egoitza horretan sartzen diren unera arte).

Jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egin beharko dute ordainketa atzeratzeko eskaera 2021eko urtarrilaren 1az geroztik

Momentuz telematikoki behartuta ez daudenek eskaera aurkeztu ahalko dute:

Foru Ogasunak dituen bulegoetan

  • Bilbon, geroratze zerbitzu hau erabili gura duten pertsonak Foru Ogasunaren egoitzara joan behar dira (Kaputxinoen bidea, 4), ordainketa geroratuen atalera (beheko solairua, 8. modulua).
  • Gainera, sistema honen bidez gerorapena eska daiteke Foru Ogasunak dituen bulegoetan: Getxo, Basauri, Barakaldo, Portugalete, Durango, Gernika, Mungia, Bermeo eta Balmaseda.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali