saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000485

Langileak eraikuntzaren hitzarmen kolektiboaren mende daudenez gero, eguneko dieta batzuk ordaindu behar zaizkie langileei mantenuagatik baldin eta enpresaren egoitzatik eta haien bizilekutik kanpoko beste udalerri batean egiten badute lan. Zein den salbuetsitako mantenuaren ziozko dieta gisa sar dezakeen gehieneko kopurua?

Plantillako langile finko bati eginiko esleipenak, ohiko lantokikoa eta hartzailearen egoitzakoa ez beste udalerri baterako joan-etorrien ondoriozko dieten kontzeptuari dagozkionak, salbuetsita egongo dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargatik, betiere PFEZAren 13.A.3 artikuluan horri buruz ezarritako betekizun formalak eta kuantitatiboak betetzen badira.

Obra jakin baterako kontratazioen kasuan, langileak obra edo zerbitzua dagoen lantokian duen norakoak edo destinoak baliorik gabe utziko luke PFEZAren 13.A.3 artikuluan ezarritako dieten araubidea, zeren eta ordaindutako kopuruak joan-etorriak konpentsatzeko izango bailirateke, langileen etxetik eurak esleituta dauden lantokietaraino. Horrek zergari eta zergaren atxikipen sistemari lotuta egotea ekarriko luke.

Hala ere, baldin eta langilea kontrataturiko obra dagoen lantokitik badoa beste udalerri bateko beste obra batzuetara, kasu horretan PFEZAren 13.A.3. artikuluan xedatu dena aplikatu beharko da, zeren eta orduan ohiko lantokia ez beste udalerritik kanpora eginiko lekualdaketa izango bailitzateke.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali