www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000482

Enpresa kontsulta-egileak indarreko hitzarmen kolektiboan erabaki duenez, enplegatuei ortodontzia, optika, odontologia eta baliezintasunaren inguruan jasandako gastuen %50 ordainduko die. Nolanahi ere, baieztatutakoa kontuan izanda, osasun-sistema publikoaren estalduratik kanpo geratzen diren gastuak dira. Enplegatuei emandako diru-laguntza horiek lan-etekinak dira?



Ez dira egongo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren mende ortodontzia, optika, odontolgia eta baliezintasunaren ondorioz jasandako gastuaren zati bat ordaintzeko enplegatuei emandako diru-laguntzak, betiere pertsonen osasunaren tratamendurako edo berrezarpenerako zuzenduta egonik, horiek osasunaren zerbitzu publikoak (edo kasuan kasuko mutualitateak) estaltzen ez dituenean.

Gaixotasunak, lesioak edo ezintasunak dituzten pertsonei emandako beste edozein gizarte-laguntza, horren xedea egoera ekonomikoa estali edo arintzea bada, enplegatuaren ahalmen ekonomikoa areagotuko du, eta, hortaz, PFEZ zamatzeko errenta izango da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali