www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000479

Enpresako langile batek 2003tik enpresan izandako emaitzetan partaidetzaren ondoriozko zenbatekoa jasoko du, eta bigarrena 2005tik. Aitzatespen hori ekitaldi honetan gertatzeko aurreikusi da. Zein da PFEZren zerga-tratamendua?



Sorreraldi hori langile bakoitzari ordaindu beharreko zenbateko osoa kalkulatzeko kontuan hartutako urte-kopuruaren arabera zehaztuko da. Hori dela medio, aurkeztutako datuen arabera ikus daitekeen bezala, galdetutako bi kasuetan, errenten sorrealdiak 5 urteko epea gainditzen badu, langileek eskatu ditzaketen zenbatekoak Zergaren zerga-oinarrien barruan jasoko dira, aurretiaz %50ko integrazio portzentajea aplikatuta.

2013/12/31etik aurrera, etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajea aplikatuko bazaie ere, etekinon zenbatekoa ezin da 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 FAren 19.2.a) eta 57.1.a) art.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali