Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000473
Salbuetsita daude pertsona horiek errenta gisa lortutako prestazioen ondoriozko lan-etekinak, lanbide arteko gutxieneko soldata halako hiru izanik muga. 2016/07/01etik aurrera, salbuespen horren onuradun izan daitezkeen ekarpenak desgaitasunen bat duten pertsonen aldeko gizarte-aurreikuspeneko planetara egindakoak baino ez dira, baldin eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eta haren Erregelamenduaren 40. artikuluan eta hurrengoetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Ekarpenak ezintasuna aitortu aurretik egin badira.
Ez daude salbuetsita.
Ekarpenak ezintasuna aitortu ondoren egin badira
Baldin eta bazkide zaren esparruko BGAEari ekarpenak egiten hasi ondoren aitortzen bazaizu zure desgaitasuna, Foru Arauan aurreikusitako salbuespenerako eskubidea duten prestazioak ezintasun hori aitortu ondoren egindako ekarpenei dagozkienak baino ez dira izango. Prestazio horiek, kasu honetan, finantza-arau baten bidez kalkulatu beharko dira, eta bertan kontuan hartuko dira emandako kopuruen zenbatekoa, ekarpenen datak eta horiek sortutako etekinak. Horrela, legez eskatutako desgaitasun-ehunekoa zergadunari aitortu ondoren eskuratutako zati alikuotei dagozkien zenbatekoei bakarrik aplikatuko zaie salbuespena. Horretarako, egokia litzateke FIFO parte-hartzearen metodoa aplikatzea (lehenengo sarrera lehen irteera).
55 urtetik gorakoek ezintasun iraunkor osoaren, ezintasun absolutuaren edo baliaezintasun handiaren zioz jasotzen dituzten prestazioak salbuetsita daude ondoko kasu hauetan:
Salbuespen honek muga bat dauka: Gizarte Segurantzak kasuan kasuko kontzeptuagatik aintzatesten duen prestaziorik handienaren zenbatekoa. Hortik gorakoa lanaren etekin gisa zergapetuko da, eta zergadunak aldi berean Gizarte Segurantzaren eta arinago aipatutako mutualitate edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde baten prestazioak jaso baditu, etekina arinago aipatu diren aurreikuspeneko erakundeen prestazioen ondoriozkotzat joko da.
Errenta moduko erreskateek %100eko zerga ordainduko dute.
Kapital moduko erreskateek gainerako kontingentziek bezalako zergak ordainduko dituzte.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.