Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000473
Pertsona hauek errenta moduan jasotako prestazioetatik eratortzen diren lan etekinak salbuetsita dituzte, lanbidearteko gutxieneko soldata hiru halako mugarekin.
Ekarpenak ezintasuna aitortu aurretik egin badira.
Ez daude salbuetsita.
Ekarpenak ezintasuna aitortu ondoren egin badira
Zergadunari bazkide den BGAEn ekarpenak egiten hasi eta gero aintzatetsi badiote desgaitasuna, PFEZ Foru Arauan ezarritako salbuespen eskubidedun prestazioak adierazitako desgaitasuna aintzatetsi ondoren egindako ekarpenei dagozkienak soilik izango dira. Kasu honetan, prestazio hauek kalkulatzeko ekarpenen zenbatekoa, ekarpenak noiz egin diren eta sortu dituzten etekinak kontuan hartzen dituen finantza erregela aplikatu behar litzateke. Hau da, legez eskatzen den desgaitasun ehunekoa aintzatetsi ondoren jasotako kopuruetatik eskuratutako zati alikuotei dagozkienei soilik aplika dakieke. Horretarako egokiena FIFO metodoa da (lehen sartua, lehen saldua).
55 urtetik gorakoek ezintasun iraunkor osoaren, ezintasun absolutuaren edo baliaezintasun handiaren zioz jasotzen dituzten prestazioak salbuetsita daude ondoko kasu hauetan:
Salbuespen honek muga bat dauka: Gizarte Segurantzak kasuan kasuko kontzeptuagatik aintzatesten duen prestaziorik handienaren zenbatekoa. Hortik gorakoa lanaren etekin gisa zergapetuko da, eta zergadunak aldi berean Gizarte Segurantzaren eta arinago aipatutako mutualitate edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde baten prestazioak jaso baditu, etekina arinago aipatu diren aurreikuspeneko erakundeen prestazioen ondoriozkotzat joko da.
Errenta moduko erreskateek %100eko zerga ordainduko dute.
Kapital moduko erreskateek gainerako kontingentziek bezalako zergak ordainduko dituzte.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.