Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000470
Pertsona hori aldez aurretik erretiratu baldin bada, kontingentzia erakundearen estatutuetan zehaztutako adinean gertatu dela joko da edo BGAEaren Estatutuetan (edo integratuta dagoen aurreikuspen-planaren zehaztasunetan) egoera hori eta erretiro hartzea antzekotzat hartzen baldin bada, prestazioa jasotzeko gertaera eragilea jada gertatu dela joko da. Hori dela eta, %60ko integrazio-portzentajea jasotzen diren lehenengo kapital-prestazioen zenbatekoei baino ezin izango zaie ezarri, aldez aurretiko erretiroa hartu zuenetik jaso zituen prestazio guztiak zio berarengatik jaso zituela joko baita (hots, erretiro-kontingentziagatik jaso zituela).
%60ko integrazio-portzentajea soilik ezarri ahal izango zaie gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik kobra daitezkeen zioengatik jaso diren lehenengo prestazioei, eta, gehienez ere urtean 300.000 eurokoak izango dira. Ondorio horietarako, zio horietako bakoitzarengatik jaso den lehenengo prestazioa 2014ko urtarrilaren 1etik jasotakoa dela joko da (aurreko ekitaldietan kobratu diren zenbatekoak alde batera utzita).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.