Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000466
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Kapital eran berreskuratuz gero, lehen prestazioa %60an egozteko eskubidea izango du gertakizun bakoitzeko.
%60ko integrazio-portzentajea ezartzeko, aleko tratamendua ematen zaie gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik jasotzen diren kopuru guztiei, berdin diolarik aipaturikoak ordaintzaile batetik edo desberdinetatik datozen. Alegia, aleko tratamendua ematen die BGAEetatik, pentsio-planetatik, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetatik, enpresen gizarte-aurreikuspeneko planetatik, bermatutako aurreikuspen-planetatik eta menpekotasun-aseguruetatik kobratzen diren kopuruei.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.