Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000463
Erretiro partzialarengatik pentsio-plan batetik jaso diren zenbatekoak behin betiko erretiro-zioz kobratu direla joko da, pentsio-plan horretan horrela ezarrita baldin badago. Hori dela eta, lehen %60ko erreskatea aplikatu ondoren, ezin izango da berriro aplikatu, behin betiko erretiroa hartzen denean, kontingentzia hori jada gertatu dela joko baita.
Hala eta guztiz ere, 2014/01/01etik kapital eran jasotako erreskateari %60ko integrazio-portzentajea aplikatu ahal izango zaio, urte hori baino lehen erretiro-prestazioak jaso izan arren.
%60ko integrazio-portzentajea ezarri ahal zaien etekinen zenbatekoa ezin izango da urtean 300.000,00 eurotik gorakoa izan. Zenbateko horren gaindikia %100ean integratuko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.