www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000458

BGAEen arteko kapital-transferentziak.¿posibleak dira?¿eta jubilatu ondoren?



Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Borondatezko edo derrigorrezko bajagatik nahiz entitatea desegin edo likidatzeagatik jasotako zenbatekoak oso-osorik sartzen badira, bi hilabeteko epea igaro baino, borondatezko gizarte aurreikuspeneko beste entitate batean, ez dira zergaren oinarri ezargarrian integratuko.

Intsuldaketa erretiroa hartu ondoren gertatzen bada, BGAEak ematen dituen kopuruak ez dira borondatezko baxaren ondoriozkoak, horretarako ezinbestekoa baitira batetik baxa metatutako erreserbekin osorik edo zati batean finantzatutako prestazioak eragin dituen gertaera kausatzailea baino lehen gertatzea eta bestetik antzinatasuna hamar urtekoa izatea gutxienez. Horregatik, PFEZ Foru Arauako 18. artikuluko a) idatz-zatiko 3. puntuan ezarritakoaren arabera zerga oinarrian sartu gabe utz daitezkeen kopuru bakarrak dira borondatezko edo derrigorrezko baxaren ondorioz edo erakundea desegitearen eta likidazioaren ondorioz jasotzen direnak, baldin eta bi hilabete igaro baino lehen borondatezko gizarte aurreikuspeneko beste erakunde batean sartzen badira; hori dela eta, kontsultagileak lanaren etekinen gaineko karga jasan behar du, jaso duena erretiro prestaziotzat hartzen da eta.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali