www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000457

Ekarpenak BGAEetara eta pentsio-planetara. Nola ezartzen zaizkie zerga-mugak egindako ekarpenei? Zein da ekarpen-gaindikinen zerga-tratamendua?



Ekarpenetan mugak ezartzeko baldintzak
  1. Mugak partaide bakoitzeko dira
  2. Bazkide, partaide, mutualista edo asegurudunek hurrengo bost ekitaldietan PFEZri buruzko Foru Arauan aurreikusitako gehieneko muga gainditzeagatik zerga-oinarri orokorrean murriztu ezin izan diren ekarritako kopuruak murriztu ahal izango dituzte.
  3. Era berean jardun ahal izango da enpresa-kontribuzioen gaindikin-kasuetan beren muga propioari dagokionez.
  4. Atal horretan aurreikusitako muga gainditzeagatik zerga-oinarri orokorrean murriztu ezin izan diren ezkontidearen alde egindako ekarpenak hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira.
  5. Zergaldi berean enpresaren ekarpenak eta kontribuzioak daudenean, lehenengo kontribuzioei dagokien murriztapena aplikutako da eta ondoren ekarpenei dagokiena.
  6. Ekarpenak edo kontribuzioak ezin izan direnean murriztu zerga-oinarri orokorrean oinarri horren urritasunagatik, hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira, aipaturikoak gainditu gabe. Erregela hori ez zaie ezarriko beren finantza-arautegian aurreikusitako gehieneko mugak gainditzen dituzten ekarpen eta kontribuzioei.
  7. Gaindikinok egotziko dira, hain zuzen ere, hurrengo bost ekitaldien artean konpentsazio-pentsioen zenbatekoa eta mantenuurtekoak zerga-oinarri orokorrean murriztu ondoren emaitza positiboa daukan lehenengo ekitaldian
  8. Gaindikina gertatzen den zergaldian, Zergari buruzko Foru Arauaren muga gainditzen dutenen artean zergadunak berak egindako ekarpenak eta sustatzaileak nahiz bazkide babesleak egotzitako kontribuzioak badaude, hurrenkera honen arabera aplikatu behar dira murrizketak:
    1. Aurreko ekitaldietako ekarpenak.
    2. Aurreko ekitaldietako kontribuzioak.
    3. Ekitaldiko kontribuzioak.
    4. Ekitaldiko ekarpenak.
  • 2014: bazkideak, erretiroa hartu ondoren, gizarte-aurreikuspeneko sistemetan egin dituen ekarpenak ezin izango dira murriztu.

    Salbuespena: erretiratu arren, 2014 baino lehenagoko ekitaldietatik aplikatu gabe dauden gaindikinak kendu ahal izango dira.

  • ADIBIDEA.58 urteko langile batek 12.000,00 euroko ekarpena egin du, eta enpresariak beste 12.000,00 euroko ekarpen bat egin du. 25.000,00 euroko zerga-oinarria

Ekarpen pertsonalen muga 5.000 eurokoa da, eta enpresa-ekarpenena 8.000,00 eurokoa, eta muga bateratua 12.000,00 eurokoa da.

Honela murriztu daiteke:

  • enpresa-ekarpenak: 8.000,00 €
  • ekarpen pertsonalak: 4.000,00 €

Hurrengo bost ekitaldietarako gaindikiak:

  • enpresa-ekarpenak: 4.000,00 €
  • ekarpen pertsonalak: 8.000,00 €

69 urteko erretirodun batek 20.000,00 € eman ditu BGAE batean. Zerga-oinarria 25.000,00 eurokoa da.

Zergari buruzko foru-arauaren arabera, bazkideak, erretiroa hartu ondoren, gizarte-aurreikuspeneko sistemetan egin dituen ekarpenak ezin izango dira murriztu.

  • Hurrengo bost urteetarako gaindikiak: 0
  • Salbuespena: erretiratu arren, 2014 baino lehenagoko ekitaldietatik aplikatu gabe dauden gaindikinak kendu ahal izango dira.

 

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali