Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000453
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2022/01/01
Urteko 1.500 euroko muga dago guztira, eta banakako ekarpenei zein enpresa-ekarpenei eragiten die.
Muga hori 8.500 euro handituko da, baldin eta gehikuntza hori enpresa-ekarpenetatik edo langileak gizarte-aurreikuspeneko tresna berera egindako ekarpenetatik badator, eta ekarpen horien zenbatekoa kasuan kasuko enpresa-ekarpenaren berdina edo txikiagoa bada.
2023. urtetik aurrera, 1.500 euroko finantza-muga 8.500 €-ra edo 4.250 €-ra arte igoko da, 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren 5.3a) artikulua.
Enpresaburu indibidualak enpleguko pentsio-planei edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateei egiten dizkien ekarpen propioak, baldin eta horien sustatzaile eta partaide edo mutualista bada, bai eta enpresako gizarte-aurreikuspeneko planei edo mendekotasun-aseguru kolektiboei egiten dizkien ekarpenak ere, baldin eta aseguru horien hartzaile eta aseguratzaile badira, enpresa-kontribuziotzat hartuko dira muga hori zenbatzeko.
Gainera, pentsio-konpromisoak estaltzeko enpresek kontratatutako mendekotasun-aseguru kolektiboetarako, 5.000 euroko muga gehigarria ezartzen da urtean.
(Azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarria).
Ekitaldia: 2021
Urteko 2.000 euroko muga dago guztira, eta banakako ekarpenei zein enpresa-ekarpenei eragiten die.
Muga hori 8.000 euro handituko da, baldin eta gehikuntza hori enpresa-ekarpenetatik badator.
Enpresaburu indibidualak enpleguko pentsio-planei edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateei egiten dizkien ekarpen propioak, baldin eta horien sustatzaile eta partaide edo mutualista bada, bai eta enpresako gizarte-aurreikuspeneko planei edo mendekotasun-aseguru kolektiboei egiten dizkien ekarpenak ere, baldin eta aseguru horien hartzaile eta aseguratzaile badira, enpresa-kontribuziotzat hartuko dira muga hori zenbatzeko.
Gainera, pentsio-konpromisoak estaltzeko enpresek kontratatutako mendekotasun-aseguru kolektiboetarako, 5.000 euroko muga gehigarria ezartzen da urtean.
Azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarria)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.