Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000450
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31
Urte 1etik gorako aldian erabil daitezkeen eta higiezinarekin batera lagatzen diren ondasun higigarrien amortizazioa, urte bakoitzean, ez da handiagoa izango ordaindutako eskuraketa-kostuei honako koefiziente hauek aplikatzearen emaitza baino: amortizazioaren gehieneko aldien eraginezko gutxieneko koefizienteak, Sozietateen gaineko Zergaren araudiaren arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.