www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000448

Prestazio osagarririk egiten ez den kasuan ezta jardueraren antolaketarako langile kontraturik ez denean, nola ordaintzen du zerga garajeko plazen alokairu bidez lortutako etekinak?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Higiezinak errentatzea jarduera ekonomikotzat hartzeko ezinbestekoa da gutxienez langile bat edukitzea kontratatuta jarduera antolatzeko lanaldi osoarekin eta dedikazio esklusiboarekin.

Baldintza horiek betetzen ez direnez, garaje-plazen alokairuarengatik lortutako etekinak kapital higiezinaren etekinak izango dira.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31

Higiezinen errentamendua ekonomia-jardueratzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Jarduera burutzean gutxienez lokal bat izatea hura kudeatzeko bakarrik.
  • Jarduera burutzeko, gutxienez lan kontratupeko eta lanaldi osoko langile bat izatea.

Baldintza horiek betetzen ez direnez, garaje-plazen alokairuarengatik lortutako etekinak kapital higiezinaren etekinak izango dira.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali