www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000445

¿Zein etekin har daitezke etxebizitzetatik etorritako kapital higiezinaren etekintzat?



Soilik etxebizitzetatik datozen higiezinen kapitaltzat joko dira Hiri Errentamenduei buruzko Legearen 2. artikuluan zehazturiko kontratuen ondoriozkoak. Hauxe ezarri da artikulu horretan:

  1. Etxebizitzaren errentamendua da eraikuntza bizigai bat errentatzea xede nagusia errentariaren bizileku iraunkorra izatea dela.
  2. Etxebizitzen errentamenduari buruzko arauak aplikatuko zaizkie finkarekin batera errentatzen diren altzariei, trastelekuei, garaje plazei eta gainerako lokal, barrunbe eta zerbitzu guztiei.

Hortaz, etxebizitzaren errentamenduak etxebizitzaren eranskinak barne dituela ulertzen da, betiere etxebizitzarekin batera lagatzen badira eta elementu guztien errentamendua araubide juridiko bakarra duen kontratu batean gauzatzen bada.

Zehazkiago, etxebizitzaren errentamenduaren kontzeptutik kanpora gelditzen dira Hiri Errentamenduei buruzko Lege beraren 3. artikuluan aipatzen den etxebizitzarena ez bezalako erabilerarako errentamendu kontratuen ondoriozko etekinak. Artikulu hori dela bide:

  1. Etxebizitzarena ez bezalako erabilerarako errentamendua da eraikuntza bakarrean egonik aurreko artikuluan ezarritakoa ez bestelako lehentasunezko erabilera duen etxebizitzaren errentamendua.
  2. Bereziki, halakotzat joko dira denboraldika egin diren hiri finken errentamenduak, udan zein beste edozein sasoitan, baita finkan industri, merkataritza, eskulangintza, lanbide, jolas, laguntza, kultura edo hezkuntza jarduera bat egiteko gauzatzen direnak ere, errentamenduak egiten dituzten pertsonak edozein direla ere.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali