www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000442

30 urtetik gorako higiezinen errentatu batean egindako obrak: leihoak aldatzea, pintatzea, komunak nahiz sukaldea aldatzea, lurzoruak aldatzea zein alikatatzea, iturgintza, etab. Zein dira hobekuntza gastuak eta zein konponketa nahiz kontserbazio gastuak?



Ezinezkoa da gastu mota jakina kontserbaziokoa edo hobekuntzakoa den jakitea, obren gorabeherak zehatz jakin barik.

Orokorrean, kontserbazio edo konponketa gastuak izaten dira:

  1. Aldian-aldian egiten direnak, beraien helburua ondasun materialen erabilera arrunta zaintzea denean, hala nola, instalazioak margotu, entokatu edota konpontzea.
  2. Elementuak ordeztekoak, berbarako, kalefakzio instalazioak, igogailua, segurtasun ateak edota beste batzuk.

Aldiz, hobekuntza gastuak izaten dira ondare elementuaren balioa handitzen duten obrak (hasierako egoerarekin konparatuz), hau da, produkzio gaitasuna, produktibitatea edo bizitza erabilgarria handitzen dutenak.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. EPFEZari buruzko 47/2014 FDaren 37.e) art.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali