www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000441

Errentamendurako erabiliko den higiezin zahar batean altzarien lorpena, segurtasun-ateen instalazioa, komunen nahiz sukaldearen eraikuntza eta parketaren finkapena finantzatzeko eskatzen diren maileguen interesak, kengarriak ote dira, aintzat hartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak lortzeko edo hobetzeko inbertituriko inoren kapitalen interesak direla? Nola justifikatu ahal da hori?



Higiezinen lagapenaren ondoriozko etekinen gastu kengarritzat har daitezke honako honetan inbertituriko inoren kapitalen ondoriozko finantziazio gastuak eta interesak: etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo ahalmenak (erabilera eta gozamenekoak) lortzea, birgaitzea edo hobetzea, eta ondasun edo eskubide bakoitzerako mugak, berriz, bakoitzaren eraginez lorturiko etekinak izango dira.

Hala eta guztiz ere, konponketa eta kontserbazio gastuak izango dira (ez dira hobekuntzak) ondasun materialen ohiko erabilera mantentzeko eta elementuak ordezteko egiten direnak; esate baterako, berokuntzako instalazioak, igogailuak, segurtasun-ateak eta beste batzuk.

Halaber, gastu baten kalifikazioa ezin da abstraktua izan, eta ezinbestekoa da kasuak banan-banan aztertzea.

Hortaz, orientazio gisa, PFEZaren ondoreetarako gastu kengarriak izango dira honako honetan inbertituriko kapitalei dagozkien interesak: segurtasun-ateen instalazioan (halakorik ez duten lekuetan), komunen nahiz sukaldearen eraikuntzan (halakorik gabeko higiezinetan), parketaren instalazioan (ez dagoen lekuan) eta higiezin berrien lorpenean. Hala eta guztiz ere, zenbateko kengarriak ez du gaindituko higiezina lagatzearen ondoriozko etekin osoen zenbatekoa. Justifikaziotzat, eskaturiko maileguarekin egindako inbertsioen egiatasuna egiaztatzen duten fakturak onartuko dira.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali