Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000440
Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Kasu honetan, etxebizitzaren metro koadro guztiak aintzat hartuta, alogerarako erabiltzen den zatia eta ohiko etxebizitzarako erabiltzen dena zehaztu beharko dira.
Errentaturiko gelei dagokienez, sarreratzat egotziko dira errentatzaileek ordaindutako zenbatekoak, eta horiek kengarriak izan daitezke, honako gastu hauek kalkulaturiko ehunekoen arabera hainbanatuz: adierazitako araudiaren arabera ondasun higiezinen lagapenaren kasuan kengarritzat hartzen diren gastuak. Gastu horien barruan, higiezina lortzean, birgaitzea edo hobetzean ordaindutako inoren kapitalen interesen zatia ere sartuko da, eta horiek ezin izango dira lorturiko diru-sarreren zenbatekoa baino handiagoak izan. Kalkulu horiek banan-banan egingo dira errentamendu bakoitzerako.
Ohiko etxebizitzatzat hartzen den zatiari dagokionez, horri ez zaio errendimendurik egotziko eta ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren eraginezko kenkari-eskubidea izango du, ohiko etxebizitza lortzeko erabili diren zenbatekoen arabera (horiek ondo hainbanatuta), aipaturiko araudian arauturiko mugekin eta ezaugarriekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.