Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000438
Ondore horietarako, berandutza-interesak modu bananduan zehaztuko dira Zergaren ondoz ondoko autolikidazio bakoitzean kendutako kopuruei dagokienez, hauen arabera:
Aipatu berandutza-interesak kalkulatzeko, kapitalizazio sinplearen metodoa erabiliko da. Modu horretan, ekitaldi bakoitzean aplikatutako kendurei dagozkien interesak kalkulatzeko, kendura horiek ukitutako urte desberdinetan sorrarazitako interesen zenbatekoak batuko dira.
Hori dela eta, azken finean, zergaren autolikidazio bakoitzean kendutako kopuruengatik sorrarazitako interesen zenbatekoa zehazteko, lehenengo eta behin, kopuru horiek urteko aldi bakoitzean sorrarazitako berandutza-interesak bananduta kalkulatzen dira, kasu bakoitzean indarrean dagoen tasa aplikatuz, eta ondoren, urte desberdinetan lortutako zenbateko partzialak batzen dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.