saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000438

Zelan kalkulatzen dira berandutza-interesak?

Ondore horietarako, berandutza-interesak modu bananduan zehaztuko dira Zergaren ondoz ondoko autolikidazio bakoitzean kendutako kopuruei dagokienez, hauen arabera:

  1. kasuan kasuko ekitaldiko autolikidazioa aukezteko ezarritako epea amaitu zenetik (edo, aitorpena itzultzeko eskubidearekin izan bazen, kopuru hori jaso zen datatik) eskatutako betekizunak betetzeari utzi zitzaion ekitaldiko aitorpena aurkeztu zen datara arte igaro den denbora; eta
  2. ukitutako ekitaldi bakoitzean indarrean zegoen berandutza-interesaren tasa.

Aipatu berandutza-interesak kalkulatzeko, kapitalizazio sinplearen metodoa erabiliko da. Modu horretan, ekitaldi bakoitzean aplikatutako kendurei dagozkien interesak kalkulatzeko, kendura horiek ukitutako urte desberdinetan sorrarazitako interesen zenbatekoak batuko dira.

Hori dela eta, azken finean, zergaren autolikidazio bakoitzean kendutako kopuruengatik sorrarazitako interesen zenbatekoa zehazteko, lehenengo eta behin, kopuru horiek urteko aldi bakoitzean sorrarazitako berandutza-interesak bananduta kalkulatzen dira, kasu bakoitzean indarrean dagoen tasa aplikatuz, eta ondoren, urte desberdinetan lortutako zenbateko partzialak batzen dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali