saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000437

Inbertsioa etxebizitzan edo ezkontzaren deuseztapena edo senar-emazteen banantzea edo dibortzioa, edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea azkentzea

Eskualdatu aurretik zergadunaren ohiko etxebizitza zen etxebizitza familiarra eskualdatzearen ondorioz lortutako ondare-irabazietarako ere aplikatuko da goiko zenbakietan xedatutakoa, baldin eta zergadunak etxebizitza horretan bizitzeari utzi badio ezkontideak banantzeko edo izatezko bikotea desegiteko prozedura batean emandako erabaki judizial bat dela-eta.

Baldintza hau bete behar da zenbaki honetan xedatutakoa aplikatu ahal izateko: eskualdatzen den etxebizitza familiarrak zergadunaren ezkontide edo izatezko bikotekide ohiaren eta, hala badagokio, haien arteko ondorengoen ohiko etxebizitza izan behar du, arauz ezarritako eran, betiere ondorengoek foru arau honetako 79. artikuluan jasotako kenkarirako eskubidea eragiten badute.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eskuraketa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali