Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000437
Eskualdatu aurretik zergadunaren ohiko etxebizitza zen etxebizitza familiarra eskualdatzearen ondorioz lortutako ondare-irabazietarako ere aplikatuko da goiko zenbakietan xedatutakoa, baldin eta zergadunak etxebizitza horretan bizitzeari utzi badio ezkontideak banantzeko edo izatezko bikotea desegiteko prozedura batean emandako erabaki judizial bat dela-eta.
Baldintza hau bete behar da zenbaki honetan xedatutakoa aplikatu ahal izateko: eskualdatzen den etxebizitza familiarrak zergadunaren ezkontide edo izatezko bikotekide ohiaren eta, hala badagokio, haien arteko ondorengoen ohiko etxebizitza izan behar du, arauz ezarritako eran, betiere ondorengoek foru arau honetako 79. artikuluan jasotako kenkarirako eskubidea eragiten badute.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.