www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000436

2012ko martxoan, pertsona batek egun bere ohiko etxebizitza dena eskuratu zuen. Ondoren, 2014ko urtarrilean, aurreko ohiko etxebizitza besterendu zuen, 1988an erosi zena. Lehenengo ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako zenbateko osoa berria eskuratzeko erabili zuen. Lehenengo ohiko etxebizitzaren eskuraketak 2012ko urtarrilean berarentzat ondare irabazi edo galerarik sorrarazten du, etxebizitza berria erosten salmentarengatik jasotako zenbateko osoa berriro inbertitu duela kontuan hartuz?



Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik ondare-irabaziak lortzen badira, irabazi horiek kargatik salbuetsi ahal izango dira, baldin eta eskualdaketan lortzen den zenbateko osoa berriro inbertitzen bada ohiko beste etxebizitza bat eskuratzeko.Besterentzean lortzen den zenbateko osoa berriro inbertitu behar da, aldi batean edo batzuetan, baina, edozelan ere, eskualdaketa-egunetik urte bi pasatu baino lehen edo bi urte aurretik.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eskuraketa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali